Laugarren urtez iritsi da BERRIA haurrekin eta euskarazko zinemarekin duen ordura. Urriaren 10etik aurrera “Zinema etxean” haurrentzako DVD filmen laugarren bilduma banatuko du. Eusko Jaurlaritzaren babesarekin sei film izango dira egunkariarekin eskuragai jarriko direnak, larunbatero, “Mantangorri” haurrentzako gehigarriarekin batera: Heidi 3, berriro mendian; Lagundu, arraina naiz; Olentzero eta Subilaren lapurreta; Betizu eta xangaduko misterioa; Urtemuga festa eta Prop & Berta.
BERRIA erosi eta 4,90 euro gehiago ordainduta jaso ahal izango dira filmak kioskoan. Urriaren 10ean zehazki Gipuzkoan eta Nafarroan “Lagundu, arraina naiz” filma banatuko da, eta Bizkaian eta Araban, “Heidi 3, berriro mendian”. BERRIAko harpidedunek ere zenbaki horretara deituta edo harpidetza@berria.info helbide elektronikora idatzita -www.berria.info webgunearen bidez ere egin daiteke- %20 merkeago erosi ahal izango dute bilduma osorik, alegia, 26 eurotan.