Hezkuntza eta hizkuntza jorratuko dituen proiektu berri batekin laguntza eskatzera gatoz. Euskaraz gozatu eta umeei gozarazten laguntzeko gure alea ipini nahiko genuke, eta zuri aukera eman nahi dizugu partaide izateko.

Ume askok eskolan besterik ez daukate harremanik euskararekin, arlo akademikoan; Getxon familia edo ingurune euskaldunik ez baduzu zaila da kalean eta eguneroko bizitzan euskaraz arnastea eta gozatzea. Gurean itzelezko beharra dagoela badakigu, eta lehenbailehen konponbideak eskaini nahiko genituzke, denok batera. Nahiz eta bultzada txiki bat besterik ez izan, komunitate eta kultura aniztasuna zainduz zure laguntza eskatzera gatoz.

Zelan antolatuko dugu?

  • Talde txikian asialdi esparruan eta era ludikoan euskara finkatzeko taldea. Astean behin ordu eta erdiz.
  • 2022ko otsailetik maiatzera arteko konpromisoa, Getxon eskuratuko ditugun espazioetan.
  • Gutxienez bi dinamizatzaile/helduk hartuko dute 6 umeren talde baten ardura (txandaka aritzeko).
  • Baliabide sorta bat prest izango dugu saioak hortik abiatu/prestatu ahal izateko.

Gaian interesa baduzu hurrengo asteartean, martxoak 3, 18:00etan bilera irekia egingo dugu Azebarrin, Euskal Herria kalea 14. Etortzekoa bazara, konfirmatu, mesedez: 722 789 302.

Izena emateko