Binbili-bonbolo proiektua aurten ere martxan jarriko dugu Getxon, 0 eta 18 hilabeteko umeak dituzuenontzat, sehaska kantak eta haur hizkera etxeko txikienekin konpartitzeko proposamena. Martxoan zehar elkartuko gara, gonbidatuta zaudete.

Binbili-bonbolo

ZER DA?

Ume jaioberrientzako materiala lantzeko taldeak. Bertan ahozko tradizioan oinarritutako haur hizkera, sehaska kantak, umea altzoan jolasteko kantak, eskuei eragitekoak… jorratuko ditugu. Binbili-bonbolo izena kulunkaren onomatopeiatik hartu dugu.

NORENTZAT DA?

0 eta 18 hilabeteko umeentzat eta euren gurasoentzat, bospasei familia taldeko. Edozein gurasok hartu dezake parte, euskalduna izan zein ez.

NOLA ANTOLATUKO DUGU?

Martxoan zehar, astean behin, 40 minutuko 4 saio. Euskaraz aritzen diren gurasoentzako 2 talde eta beste 2 oraindik ez dakitenentzat.

HELBURUAK

Baliabideak konpartitzea gurasoekin, beste guraso euskaldunekin sarea egitea eta euskara oraindik ez dakiten gurasoei motibazioa piztea, ikas dezaten.

NON & NOIZ?

Algortako Gaztelekuan, martxoak 7, 14, 21 eta 22,

 astelehenetan. 16:00-16:40 *  & 16:45-17:25

Getxoko Elkartegian, Areetan,  martxoak 2, 9, 16 eta 23, asteazkenetan.

16:00-16:40  & 6:45-17:25*

* Talde hauetan gurasoek euskaraz berba egingo dute.

Sarrera librea da baina izena eman behar da beheko formularioan: sendi@egizu.eus, 622433085 (Aitziber) & egizu.eus.