Errigora Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiak Euskal Herrian banatuz. Oraingoan kontatzera gatozkizue urte osorako produktuak eskatzeko epea zabalduko dela, arin ibili eta egin zuen eskaerak lehenbailehen.

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

Oinak lurrean

Martxoaren 10etik 30era epea zabalik izango dugu urte osorako produktuak eskatu eta despentsa betetzeko. Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, pasta, arroz eta lekale-sortak eskuragarri izango ditugu auzolanari esker ekoizlearen prezioan.

Errigora.eus webgunean zein telefonoz (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era) eskaera egin dezakegu eta jaso udalerriko ondoko lekuetan: Lauaxeta AEK, San Nikolas Ikastola, Azebarri kultura elkartea eta Branka kultura elkartea.

Urtero bezala Nafarroako kalitatezko produktu ekologiko zein konbentzionalak izango dira eskuragarri. Banaketa apirilaren 27an, asteazkena, egingo dugu Getxon, eta segun non eskatzen duzuen hor batu beharko dira produktuak antolatzaileek emailez adierazitako lekuan.

ESKAERAK
Online: errigora.eus
Telefonoz astelehenetik ostiralera 9:00-13:30
+34 848 87 12 23
+33 532 09 35 45