Ondo ezagutzen dugu Korrika? Euskaltzaleok batzen gaituen ekimen erraldoia nortzuek sortu zuten galdetuko baligute, zer erantzungo genuke? Uribe Kostan sustraitzen den lasterketa kolektiboaren nondik norakoak ezagutu nahi? Bi mahai-ingururen bitartez luxuzko gonbidatuen testigantzei esker historian atzera egin eta Korrikaren hastapenetan murgilduko gara, historia, argazkiak, dokumentuakā€¦ Bizitzeko moduko bi solasaldi.

Aurten Egizu elkartetik omenaldia egin nahi diegu Korrikaren sorreran eta hainbat urtez lanean aritu diren eta ari direnei, euskararen alde helduen irakaskuntzan lotu barik jende baliotsua dugu hurbil, eurei eskerrak eta animoak bidean.

Joanes Igeregi bertsolari eta AEKko kidea moderatzaile lanetan arituko da.

2022ko martxoak 24
9:30, Romo Kultur Etxean: Karmina Caballero eta Urtsa Errazti
18:00, Fadurako aretoan: Aitor Fernandez de Martikorena, Igor Elordui eta Karmina Caballero