Euskaraz bizitzeko asteburua izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetatik aurrerakoentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago. Noiz: Martxoko bigarren asteburuan joango gara aurten, martxoaren 11an irten (ostirala, 19:00, Fadurako markesina) eta martxoaren 13an buelta (igandea, 21:00 ak aldera). Lekuak gordetzeko guri idatzi edo deitu: 622 433 085 / sendigetxo@gmail.com

Asteburu-pasa honek bi helburu nagusi ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea begirale euskaldunekin (urtero joaten zaretenontzat kirol horretan sakontzea). Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.

Prezioak :

160€ / 130€ Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek.

Ama edota aitarekin doan lehen umeak 130€ (%20ko deskontua) / 105(bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).

Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 96€ (%40ko deskontua) / 78€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).

Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 64€ (%60ko deskontua) / 52€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).

Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, 2 egunen forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Aurten Somport estazioan ez dago taberna zerbitzurik, beraz iraupen-eski ikastaroa goizez izango litzateke. Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, kontakturako telefonoa, posta elektronikoa, umeen kasuan adina, NAN zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.

Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue: 622 433 085 eta sendigetxo@gmail.com. Lekua duzuela baieztatzen dizugunean diru sarrera egiteko: Bizum bidez, eman sakatu eta elkartearen izena jarri, Egizu.    Izena emateko: Bete hurrengo formularioa edo idatzi 622 433 085.

Izena emateko: Bete hurrengo formularioa edo idatzi 622 433 085.