Irati Jimenezegaz lotuko gara bere azken eleberriaz berba egiteko. "Nora ez dakizun hori" irakurri baduzu edo gogoz bazabiltza animatu!
Hemen dituzu zenbait kritikagileren iritzia:
Beñat Sarasolarena: "…gozatu ederra hartu dut liburua irakurtzen; hala bere proposamen ausart eta originalarekin, nola Jimenezek erakusten duen idazteko abileziarekin —aintzat har ezazue zati dialogatuen indarra—. Eskerrak liburuak geratzen zaizkigun."
Amaia Alvarezena: "Samurtasun handiz idatzitako liburua da hau. Lan polita egin du egileak ipuinei eta fantasiari bere omenaldia egin ahal izateko. Errealitateari eta errealismoari gorazarre egiten zaion garai honetan hauei begiratzeko bestelako modu bat eskaintzen digu lan honek."
Ion Olanorena: "Nire ustez, Irati Jimenezen lan honek erakusten du (beharrik bazegoen, behintzat) gurean oraindik ere lan handia eta interesgarria egin daitekeela nobelagintzan. Izan ere, lana txukun egin, beste aukerarik ez dauka euskal literaturak, biziko bada."
Urriaren 29an, eguena, arrastiko 20:00etan, Aldai Patronatuan izango gara. Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak antolatuta.
Leave A Comment