Otsailean gaude eta SENDI proiektuaren jarduerak datoz. Umeekin euskaraz ondo pasatzeko gunea izan nahi dute hauek, gozatzeko aukera, gauza berriak probatzeko parada.

Hizkuntza, erabiliaren erabiliaz, beraz osatzen da giza taldeetan. Hortaz, guztiz garrantzizkoa da familiak umeari laguntzea, haurraren hizkuntza egokia eta osatua izan dadin. Gogoan har dezagun, bestalde, pentsamendu argia hitzen bidez adierazitako pentsamendua dela.

Haurrek ez digute goi-mailako saiorik eskatuko, ipuinak kontatzen ditugunean bezalaxe ikusi nahi gaituzte lotsa alde batera utzita eta sentibera.

"Euskara ere eman" gidaliburutik atera dugu pasarte hau, gomendagarria benetan.

1.- Kamiseta-tailerra (euskaraz)
5 urtetik gorako umeentzat eta gurasoentzat da. Ume bakoitzak etxetik eramango du kamiseta zuri bat eta irakasleen laguntzarekin pintatu eta diseinatuko du. Horretaz gain, nahi dutenek aurpegia ere pintatu ahal izango dute.

Noiz: otsailak 5, ostirala + 17:00etan
Non: Areetako Ludoteka (Eskoletako plaza)
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 30 gehienez
Izena emateko epea: otsailaren 4ra arte

2.- Arte-tailerrak: zirkua (euskaraz)
Haurrentzat erakargarria den zirkuaren gaia jorratuko dugu, irudimena eta proportzioa lantzeko hainbat teknika erabilita. Gurasoen laguntzarekin batera ume bakoitzak zirku bat egingo du eta zirkuko pertsonaiak ere sortuko ditu.

Non: Zirri-Marra arte-tailerra: Anboto 2, Getxo (sarrera Aingeruaren etorbidetik)
Ume-kopurua: 12 ume gehienez tailer bakoitzean
Izena emateko epea: otsailaren 5era arte
Begirale-zerbitzua: aurretik abisatu
Matrikula: doan

Umeen adina: 3-5 urte
Noiz: otsailak 9, asteartea + 18:00-20:00

Umeen adina: 6-8 urte
Noiz: otsailak 10 eta 17, asteazkenak + 18:00-20:00

3.- Mozorro-tailerra (euskaraz)
Garazi eta Fatimaren laguntzarekin 7 urtetik gorako umeek, gurasoekin batera, pinguino eta mosketari mozorroak egingo dituzte. Aurtengo inauterietan erabiltzeko aproposa!

Noiz: otsailak 8, astelehena + 17:30-19:30
Non: Gobela ikastolako jantokia, Neguri
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 20 ume gehienez
Izena emateko epea: otsailaren 5era arte
Begirale-zerbitzua: 7 urtetik beherakoentzat (aurretik abisatu)

4.- Argazkigintza digitala tailerra (euskaraz)
Gurasoek eta 10 urtetik aurrerako gaztetxoek Gimp programaren oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte Josemi irakaslearen eskutik. Gauza bitxiak ikusi, ikasi eta praktikara eramango dituzte. Komiki bat egiten ere ikasiko dute denon artean. Komikiak ikusgai jarriko ditugu Aldai Patronatuan.

Noiz: otsailak 22 eta 24, astelehena eta asteazkena + 18:30 – 20:00
Non: San Nikolas ikastola, Algorta
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 15 gehienez
Izena emateko epea: otsailaren 18ra arte
Begirale-zerbitzua: 10 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

5.- Eski-asteburua getxoko familientzat (euskaraz)
Iraupen-eski ikastaroa egingo dugu bi taldetan banatuta: hasiberriak eta esperientziadunak, denok elkarrekin, gurasoak eta umeak. Euskaraz bizitzeko asteburu aparta!

Noiz: martxoak 5-7 (ostiraletik igandera arte)
Non: Somporteko eski estazioan. Jakako Oroel hotelean 2 gauak pentsio erdian.
Eski-ikastaroa: 2 ordu egunero (larunbata eta igandea)
Matrikula: 135 € (105 € Gurasolagunentzat) Deskontu berezia umeentzat.
Izena emateko epea: otsailaren 24ra arte

Umeak euskaraz, eta zu?
Dakizun euskara erabiltzeko, beste guraso euskaldunak ezagutzeko, hizkuntza ohiturak aldatzeko… Izan zaitez zeu ere Gurasolaguna!

+ Eskolatik edo zure etxetik hurbil
+ Begiralea zure umea(k) zaintzen
+ Koordinatzaile baten laguntza
+ Talde txikietan eta doan
+ Astean ordubetez
+ Nahi duzun eguna, ordua eta lekua

Zuretzat, euskara doan
Orain baduzu beste arrazoi bat euskara ikasten jarraitzeko, Getxoko Udalak diru-laguntza bereziak dauzka zuretzat, baldintza hauek betez gero:

+ Getxon bizi bazara
+ 12 urte edo gutxiagoko umerik baduzu
+ Edozein euskaltegi homologatutan
+ %85eko gutxieneko asistentzia

———————————————————-
Harremanetarako:
Karitate kalea 1, sotoa – 10. bulegoa 48991 GETXO
94 491 4357 | 685 73 29 63 (Lander)
www.blogari.net/sendi – sendigetxo@yahoo.com

SENDI 2010eko otsaileko jarduerak // Actividades en febrero