Antzerkia doan ikusteko aukera dute Getxoko berbalagunek. Bai, bai, irakurri bezala. Ez ditugu liburuak bakarik oparitzen, oraingoan Getxoko Euskara Zerbitzuko lagunek bost lagunentzat bina sarrera bidali dizkigute, eta zuentzat dira. Bihar eguerdira arte duzue epea eskatzeko. Arin ibili eta deitu edo mezua bidali. 619 935 541 // egizugetxo@gmail.com

Zapatu honetan, martxoaren 6an, 20:00etan Areetako Andres Isasi musika eskolan.

Xabinaitor
Superman, Batman, Spiderman… Orain, EGA titulua duen heroi bakarra dator, eta hori guztia Wazemank telebistako saoi ospetsuko lantaldearen eskutik. Horrela, adin guztietako ikus-entzuleentzat lan dibertigarria eskainiko digute labeldun superheroiaren inguruan.

Xabinaitor Antzezlanak orria dauka Facebooken, sartu!