Kamisetak egin genituen, zirkuaren karpa koloretsuaren azpian aritu ginen, pailazo, lehoi edo elefante. Otsaileko inauterietan mozorrotu ginen, zu zer zara: mosketaria ala pinguinoa? Argazkigintza digitala landu genuen, guk egindako argazkiak hamaika filtrotatik pasatu, ordenagailuarekin jolastu eta irudi berriak sortu genituen. Azkenik, eski-asteburua, zelako asteburu itzela Jakan eta Sonporten. Jarduera guztietan umeek eta gurasoek euskaraz ederto pasa genuen 🙂

Gure argazkiak esteka hauetan dituzue:

Kamiseta-tailerra Areetako Ludotekako lagunekin batera.

Arte-tailerra: zirkua
.

Mozorro-tailerra: mosketariak eta pinguinoak.

Eski-ikastaroa Sonporten eta parranda Jakan.

Zein gustatu zaizue gehien? Niri hauxe