Aste honetan egun bateko atzerapenarekin gatoz. Gure "stock"eko hainbat liburu eraman genituen larunbateko bazkarira zuen artean banatzeko, eta gaur goizean txukundu ahal izan ditugu, argazkiak egin, publikatu eta hona ekarri. Ea gustuko zer edo zer topatzen duzuen, eta herriko plaza eta parkeetara eramaten dituzuen liburu berriak, udaberrian literatura kalera!

Apirilak 27

Narrazioa
MUÑOZ, Jokin: Antzararen bidea, Alberdania, 2007.
ZALDUA, Iban: Itzalak, Erein, 2004.

Saiakera
ASURMENDI, Mikel: Komatxo artean 1. Elkarrizketa Literarioak 2000-2006, Utriusque Vasconia, 2007.
ASURMENDI, Mikel: Komatxo artean 2. Mahai-inguruak 2000-2006, Utriusque Vasconia, 2007.

Itzulpenak
SEPULVEDA, Luis: Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena, Alberdania, 2007 (euskaratzailea, Jesus Mari Mendizabal “Bizargorri”).
KRISTOF, Agota: Atzo, Alberdania & Elkar, 2003 (euskaratzailea, Eskarne Mujika Gallastegi).

5 urtetik aurrera
LLUCH, Josep & CAPDEVILA, Roser: Loreren beldurrak, Ttarttalo, 2007.

6 urtetik aurrera
Peinador Arbiza, Ángeles: Landako sagua eta hiriko sagua. Ezkila-lore. Elurretako erregina. Printze zoriontsua, Aizkorri, 2007.

8 urtetik aurrera
VI-MAKOME, Inongo: Mahemoren ametsa, Desclee, 2007 (euskaratzailea, Lurdes Auzmendi).

10 urtetik aurrera
AGIRRE, Katixe: Paularen seigarren atzamarra, Elkar, 2007 (ilustratzailea, Patxi Gallego).

Gazte literatura
AlcAntara, Ricardo: Deabruaren eztena, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Aitor Arana)

Oraindik ez dakizu zelan funtzionatzen duen honek?
Bai, liburuak oparitu egiten ditugu. Liburu gehienak berriak dira, eta baten bat bigarren eskukoa topatuko duzu. Berbalaguna bazara edota Bizarra Lepoan elkarteko bazkidea bazara, esan zein nahi duzun, eta zuretzat gordeko dugu bulegoan (Karitate kalea 1, 10. bulegoa Algorta / 94 491 4357).

Zergatik eta nola?
Bada, berbalagun eskuzabal batek eta elkarteko lagun batek oparitu dizkigute liburuok, eta hemendik aurrera, astero, eskaintza zabalduko dugu. Eleberriak, ume zein helduentzako liburuak, poesia, saiakera, komikiak… Adi ibili eta gustuko zerbait badago, esan! Era berean, etxean oparitu nahi duzun libururik baduzu, ekarri gurera, eta sistema bera erabiliko dugu banatzeko eta jende gehiagorengana iristeko.