Euskaltegian ikasten zabiltza eta irakasleak bidaltzen dituen liburuak irakurtzeaz gozatzen duzu? Urteak daramatzazu euskarazko liburuak irakurri gabe baina berriro ere euskaraz irakurtzea gustatuko litzaizuke?

Ongi etorria IRAKURLE KLUBERA! (euskara errazean)

Hilean behin, ostegunetan, elkartuko gara Algortan, Lizar Begoñak bideratuko duen klub berri honen ikasturte honetako azken solasaldira gonbidatzen zaitugu;)
Bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Ekaineko saiorako irakurrita ekarriko dugun liburua:

📖 Arantxa Urretabizkaiaren “Koaderno Gorria” (B2) liburuarekin emango diogu ikasturte honetako Irakurle Kluba “euskara errazean” deituriko taldeari amaiera;)

🗓️Noiz: Ekainak 17, osteguna, 19:30-21:00
🏠Non: Azebarri Kultur Elkartean (Algorta)
Doan.

Villamonteko liburutegietan dagoeneko eskuragarri dituzue irakurriko ditugun liburuak.
Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Ez galdu aukera!

Izena emateko: doan, aldez aurretik formulario honetan zure datuak bete.