Urteroko hitzordua da Mintza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, elkarrekin jai giroan egun pasa eginez ospatu izan ohi dena. Baina azken bi ikasturteotan, osasun egoerak hala behartuta, ezin izan dugu modu horretan egin. Baina ez ditu horrek Mintzalagunak gelditu. Ez horixe! Beraien artean elkartuz eta euskara praktikatuz jarraitu dute, horretarako bideak topatuz.  Ospakizun bat baino gehiago ere izan da bi urteotan zehar: ardo dastaketa sarean, berbodromoak sarean, baita Mintzatxotx lehiaketa ere.


Azken aldian egoerak hobera egin duenez,  eta neurri batzuen barruan berriz elkartzeko aukera dugula ikusita, MintzaPoza lehiaketa antolatu dugu ikasturtea agurtzeko. Aspaldiko partez, elkartu egingo gara gure herriko Berbalagunok eta gainerako herrikoekin aurrez-aurre ezingo bada ere, teknologiak baliatuz, tarte atsegina pasako dugu elkarrekin.

🗓️Noiz: Ekainak 5, larunbata
🏠 Non: Azebarri Kultur Elkartean (Algorta)

Parte hartzeko: 619935541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com

Horixe izango da ekintzaren helburua:  elkartzea, batak bestearen berri izatea eta, hain gustuko dugun moduan, lagun artean euskaraz MintzaPoza praktikatzea!

Nolakoa izango da lehiaketa?

Ekintzak bi zati izango ditu: lehenegoan herriko Berbalagun taldeak elkarren artean arituko dira jolasean eta ondoren, bigarren zatian, herri bakoitzeko talde  onenek finala jokatuko dute elkarren artean Azebarrin. Sariak ere izango dira, nola ez!
Sariak ere pozez hartzeko modukoak izango dira: 

  • Herri bakoitzeko talde onenarentzat  babarrun jana egiteko saskia
  • Finaleko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia + txuletak + sagardoa

  • Hainbat herritan izango da ekintzan parte hartzeko aukera, honakoetan: Arrasate, Aretxabaleta, Donostia, Lasarte, Hondarribia, Baztan Bortziriak eta Malerreka, Iruñerria, Getxo, Arabako Errioxa eta Gorbeialdea.


Getxon, Azebarrin elkartuko gara ekainaren 5ean, larunbata 11:00etan.

Azalpen guztiak jaso ostean, Algortatik egingo dugu taldetan ginkana, eta 12:15ean Azebarrira bueltatuko gara. Bertan beste herriekin finala jokatuko dute finalistek

👏Amaieran, 13:00ak inguru denok elkarrekin topa egiteko aukera izango dugu 🍹🍸

Parte hartzeko idatzi edo deitu 619935541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com