Ikasturte honetarako proposamena prest daukagu. Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan urritik maiatzera arteko hitzorduak lotu ditugu idazle eta itzultzaileekin, eta hemen duzue urte osorako egitaraua, irakurtzeko eta parte hartzeko prest?
Urriaren 22an, Dom Campistronen “Bekatorosak” liburu grafikoa, Azebarrin, 19:30.
Azaroaren 24an, Beatriz Fernandezen “Hizkuntza gogoan” saiakera, Villamonte Kultur Etxean, 19:30.
Abenduaren 15ean, Joseba Sarrionandiaren “Munduari bira eman zion ontzia”, Villamonte Kultur Etxean, 19:30.
Urtarrilaren 26an, Maddi Ane Txoperenaren “Ez erran inori”, Villamonte Kultur Etxean, 19:30.
Otsailaren 23an, Arantxa Urretabizkaiaren “Azken etxea”, Villamonte Kultur Etxean, 19:30.
Martxoaren 30ean, Oier Guillanen “Mr. Señora”, Villamonte Kultur Etxean, 19:30.
Apirilaren 27an, Irati Jimenezen “Begiak zabalduko zaizkizue”, Villamonte Kultur Etxean, 19:30.
Maiatzaren 25ean, Aiora Jakak itzulitako “Nirliit” Juliana Léveillé-Trudelen eleberria, Villamonte Kultur Etxean, 19:30.
Literatura gustuko dugu eta horregatik elkartu egiten gara hilero Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Atea zabalik duzu, hilaren azken eguenean etortzeko. Idazlea edo itzultzailea gonbidatzen dugu, konpartitzeko eta gertuago sentitzeko. Taldean egoteak, elkarrekin egiteak are gehiago motibatzen gaitu irakurtzera, eta gozatzera.
Aurtengo lehen solasaldia Azebarri kultur elkartean zapatuan eta 18:00etan izango da, hortik aurrerakoak Algortako Villamonte Kultur Etxean, 19:30ean eta hileko azken eguenetan.
Leku mugatuak izango ditugu gure solasaldietan, horretarako hilabete hasieran irekiko dugu izen ematea eta solasaldiko aste horretan jakinaraziko dizuegu lekua egokitu zaizuen.
📌Ikasturteko lehenengo solasaldia Urriaren 22an izango da, Dom Campistron izango dugu “Bekatorosak” liburu grafikoarekin eta solasaldi hau salbuespen gisa, arratsaldeko 18:00etan izango da Azebarri Kultur Elkartean.
Animatu zeu ere!
Informazio gehiago: 619 935 541 (Maite) / egizugetxo@gmail.com
Leave A Comment