Hona hemen ikasturte honetan zehar Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan izango ditugun solasaldiak.
Literatura gustuko dugu eta horregatik elkartu egiten gara hilero Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. Atea zabalik duzu, hilaren azken eguenean etortzeko. Idazlea edo itzultzailea gonbidatzen dugu, konpartitzeko eta gertuago sentitzeko. Taldean egoteak, elkarrekin egiteak are gehiago motibatzen gaitu irakurtzera, eta gozatzera.
Aurtengo solasaldiak Algortako Villamonte Kultur Etxean izango dira, lehen 3 solasaldiak salbu. Urriko eta abenduko solasaldiak, Azebarri Kultur Elkartean izango dira, eta azarokoa Romo Kultur Etxeko aretoan, eguerdian 12:00etan hain zuzen.
Egungo egoera kontuan hartuta, leku mugatuak izango ditugu gure solasaldietan. Horretarako hilabete hasieran irekiko dugu izen ematea eta solasaldiko aste horretan jakinaraziko dizuegu lekua egokitu zaizuen.
Inor ez dadin solasalditik kanpo geratu, online ere eskainiko ditugu zuzenean gure solasaldiak (Jitsi Meet bidez) posible dugunean. Solasaldira sartzeko esteka emailez helaraziko dizuegu interesatuei 😉.
Nahi eta aurrez-aurreko topaketak lehenetsiko ditugu;)
Solasaldian zehar segurtasun distantziak mantenduko ditugu, derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea eta gel desifektatzailea erabiliko dugu.
📌Ikasturteko lehenengo solasaldia Urriaren 28an izango da, Ana Malagon izango dugu “Ez dakit zertaz ari zaren” liburuarekin eta solasaldi hau salbuespen gisa, arratsaldeko 18:00etan izango da Azebarri Kultur Elkartean.
Animatu zeu ere!
Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com
Leave A Comment