Bazkari bat egiteko osagai bila gabiltza Egizu elkartean, baina gure bazkari honetan garrantzitsuena ez dira izango jakiak, ez horixe, parte hartuko duen jendea, baizik! Etorriko zara aurten?

Beharrezko osagaiak hauek dira:

  • etorkin jatorrizko familia
  • familia autoktonoa
  • jaki gozoak
  • ondo pasatzeko gogoa

Getxon aurten ere parte hartuko dugu “Bizilagunak” proiektuan, kulturarteko bazkari hauetan bi familien (edo lagun kuadrillen) arteko zubia eraikitzen dugu mahaiaren bueltan. Bazkari batean zehar elkar ezagutu, plater tipikoak konpartitu eta estereotipoak zein aurreiritziak ezabatu gura ditugu. Prest zaude esperientzia bizitzeko? Familia zein dinamizatzaile moduan izena eman dezakezu.

Aurten formatua pixka bat aldatu dugu eta pandemiak eragindako osasun-neurrietara egokitu gara. Horregatik, espazio ireki batean, Romo eskolako frontoian eta gehienez 10 parte-hartzaile mahiko elkartuko gara, mahien arteko segurtasun distantzia nahikoarekin eta gainerako prebentzio-neurriekin.

Bizilagun egitasmoak dinamizatzaileak behar ditu parte hartuko duten taldeen arteko elkarrizketa ahalbidetzeko.

Partehartzaileei laguntza eskatzen diegu mahiak eta aulkiak muntatu eta desmontzatzeko, partekatzeko janaria ekartzeko, hala nola jendea ezagutzeko eta  gozatzeko.

Azaroaren 14an Bizilagunak bazkariak Getxon. Kulturarteko bazkaria partekatzeko espazioa Romo Eskolako frontoian.

Gorde eguna agendan eta izena emateko fitxa bete! Hemen familien/dinamizatzaileen formularioa (https://labur.eus/bizilagunak2021), 622 43 30 85  edo  getxobizilagunak@gmail.com

/ www.getxo.eus/bizilagunak / www.facebook.com/getxokobizilagunak /

14 de noviembre comidas Bizilagunak en Getxo.  Espacio intercultural para compartir mesa y charla en el frontón de la Escuela Romo.

Guarda en tu agenda el día y rellena la ficha de inscripción. ¿Te apuntas en familia o en grupo?

Este año modificamos un poco el formato y nos adaptamos a las medidas sanitarias provocadas por la pandemia. Por ello lo haremos en un espacio abierto, en el frontón del colegio de romo y en mesas de 10 participantes, con la suficiente distancia de seguridad entre las mesas y el resto de medidas de prevención.

Apúntate en GRUPO/FAMILIA o para DINAMIZAR una comida, labur.eus/bizilagunak2021

622 43 30 85  getxobizilagunak@gmail.com / www.getxo.eus/bizilagunak
www.facebook.com/getxokobizilagunak