Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Azaroaren 11ra arte, hiru saski dituzu aukeran: beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria. Dagoeneko jakin dakizun bezala, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da.
Asko egin dugu dagoeneko, baina askoz gehiago dugu egiteko
Aurretik ere agertu izan duzu zure elkartasuna eta bihotzez eskertzen dizugu. Izan ere, urteotako diru-ekarpena ezinbestekoa izan da bertako ikastolek eta AEK-k herritarrak euskalduntzen jarrai dezaten eta sare publikoan gero eta guraso gehiagok D ereduaren aldeko hautua egin dezan. Agerraldia bera ere, zonaldeko euskalgintzari hauspo berria emateko jaio den ekimena, kanpaina honen dinamikatik sortu da. Hala ere, erronka handiak ditu euskarak zonaldean eta, oraindik orain, herritarron elkartasuna behar-beharrezkoa dute egitasmo hauek guztiek. Saskiak eskatzera gonbidatzen zaitugu, beraz, geuk egiten ez badugu, ez baitu inork egingo.
Leave A Comment