Helduentzako proposamen berria jorratzen hasiko gara Azebarri kultura elkartearekin batera: mahai-jolas eta rol-jokoen saioak. Hilean behin, astelehen arratsaldez Azebarri kultur elkartean lotuko gara Xabier Ugarteburu eta Txabi Landabidearen gidaritzapean. Saioko gastuetan laguntzeko 3€ko ekarpena egingo dugu, eta izena emateko beheko formularioa ere bete behar da.

Azaroaren 22an, 18:30ean, AtopiaRPG rol-jokoa eta Stockpile eta 7 Wonders mahai-jolasak landuko ditugu.

Abenduaren 20an, 18:30ean, Adur rol-jokoa eta Smallworld eta Caylus (edizio berria) mahai-jolasekin arituko gara.

Azebarri kultur elkartea: Euskal Herria kalea 14, Algorta

Txabi Landabidea AtopiaRPG jokoaren sortzaileetako bat eta Rolariak rol-jokalari euskaldunen elkarteko kidea da. Rol-jokoak munduko asmakizunik onenetakoa direnaz sinestuta jarraitzen du eta bereziki interesatuta dago euskaraz jokatzea sustatzeko modu berrietan.

Xabier Ugarteburu irakaslea da, hala nola Trikimailu Jolasak dendaren jabea. 15 urtetik gorako esperientzia dauka rol-, mahai- eta karta-jolasetan. Izan ere, sozializatzeko eta garatzeko alternatiba bikainak direlakoan dago, pantaila eta sareetatik urrun.

Interesa baduzu, eman izena. Zalantzarik baduzu, lasai galdetu! egizugetxo@gmail.com edo 644277155.