Topagunea 95 euskara elkarte batzen gaituen federazioa da. Urtero batzar nagusira joaten ahalegintzen gara; bertan aurreko urteko jardueraren berri izan, eta aurten zein egitasmo, aurrekontu eta sentsazio dugun konpartitzen dugu. Gertuko eta urruneko lagunak ikusteko aukera ematen du batzar honek, eta beste eskualdeetan dituzten kezkak eta erronkak entzuten ditugu gustura.

Besteak beste, ondorengo gaiak aipatu genituen larunbatean: krisi ekonomikoak zein eragin izan duen eta izango duen gure elkarteen jardunean, motibazioa lantzeko hainbat tailer eta egitasmo berri, bi urteko gogoeta-prozesua, Egunkaria auziko epaia eta "Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea" lemapean egingo dugun manifestazioa.

Honen inguruan ukberri.net agerkari digitalak publikatutakoa hemen duzue.