Maiatzeko jarduerak prest ditugu, ea gustuko zerbait topatzen duzuen! Beti bezala, eman izena lehenbailehen, Sendiren jarduerak berehala betetzen dira umez eta gurasoz.

1.-Irristaketa-tailerra
Guraso eta umeentzako ikastaro honetan gurpil gainean mugitzen ikasiko dugu. Parte hartzeko, umeak 5 urtetik gorakoak izan behar dira. Ikastaroa euskaraz izango da, denok zaudete gonbidatuta. Zer edo zer dakitenek aukera izango dute praktikatzeko eta irakaslearen laguntzari esker teknika hobetzeko.

Umeen adina: 5 urtetik gorakoentzat
Noiz: maiatzak 9 & 16, igandeak + 11:00-13:00
Non: San Nikolas ikastola, Algorta
Matrikula: doan
Ume kopurua: 25 gehienez
Izena emateko epea: maiatzaren 7ra arte
Begirale-zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

2.-Arte-tailerrak: buztina
Zeramika-tailerrean buztinarekin hiru dimentsioko objektuak sortuko ditugu. Buztina nola lantzen den ikasiko dugu: oratu, lautu edo biribildu, moztu eta itsatsiko dugu formak sortzeko. Bukatzeko, lehortzen utzi eta gero, egindako lanak margotuko ditugu.

Non: Zirri-Marra arte-tailerra: Anboto 2, Getxo (sarrera Aingeruaren etorbidetik)
Ume-kopurua: 12 ume gehienez tailer bakoitzean
Izena emateko epea: maiatzaren 7ra arte
Begirale-zerbitzua: aurretik jakinarazi
Matrikula: doan

Umeen adina: 6-8 urte
Noiz: maiatzak 10 & 17, astelehenak + 18:00-19:30

Umeen adina: 3-5 urte
Noiz: maiatzak 13, osteguna + 18:00-19:30

3.-Pello Añorga ipuin-kontalaria
Oiartzungo ipuin-kontalari ezagunak “Kontu zahar eta berriak” ikuskizuna aurkeztuko digu haur eta helduei Zabala ikastetxean. Hitzen magoa dugu Pello, irudimena pizten dakien artista da.

Umeen adina: 5-7 urte
Noiz: maiatzak 20, osteguna + 18:00-19:00
Non: Zabala ikastetxeko liburutegia, Algorta
Matrikula: doan
Ume-kopurua: 50 ume gehienez
Izena emateko epea: maiatzaren 18ra arte
Begirale-zerbitzua: 5 urtetik beherakoentzat (aurretik jakinarazi)

4.-Asteburua zaldi gainean
Gabriren eskutik zaldien mundua eta bizimodua hobeto ezagutuko dugu: garbitu, orraztu eta jantziko ditugu, jaten emango diegu eta ibiliko gara. 7 urtetik gorako umeek, gurasoekin, bi eguneko ikastaro honetan igo eta jaisten ikasiko dugu, zaldiak prestatuko ditugu eta aulkia jarriko diegu. Trostan ibiltzen ere ikasiko dute ume ausartenek.

Umeen adina: 7 urtetik gorakoentzat
Noiz: maiatzak 22 & 23, larunbata & igandea + 17:00 – 18:00
Non: Polideportivo Club Hípico Goierri (Erandio)
Ume-kopurua: 7 gehienez
Matrikula: doan
Izena emateko epea: maiatzaren 20ra arte
Begirale-zerbitzua: 7 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

5.-Antzezlana: “Salam”
Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko kultura-harremanak estutzeko gure karabana Areetako plazara etorriko da, Ludotekako eta Sendiko lagunek gonbidatuta. Kalejira egingo dugu, eta bi beduinok eta euren gameluek gozaraziko digute Magrebeko arte herrikoiaren erakustaldiarekin, eskenatoki inprobisatuan. Tradizioa eta modernitatea, yate bat eta patera bat, turismoa eta immigrazioa… horien artean bizi da “Salam”, eta bi munduen arteko muga non dagoen aurkitu nahi du.

Umeen adina: 5 urtetik gorakoentzat
Noiz: maiatzak 28, ostirala + 18:00 – 19:30
Non: Areetako Ludoteka (Eskoletako plaza)
Matrikula: doan
Izena emateko epea: maiatzaren 26ra arte
Begirale-zerbitzua: 5 urtetik beherako umeentzat (aurretik jakinarazi)

———————————————————-
Harremanetarako:
Karitate kalea 1, sotoa – 10. bulegoa 48991 GETXO
94 491 4357 | 685 73 29 63 (Lander)
www.blogari.net/sendi – sendigetxo@yahoo.com
———————————————————-

1.-Taller de patinaje
Aprenderemos a patinar, madres, padres, niñas y niños, todos juntos. Para niños y niñas a partir de 5 años. El curso será en euskera, estáis todas y todos invitados. Los que ya saben algo tendrán oportunidad de practicar y mejorar su técnica con la ayuda del profesor.

Edad: a partir de 5 años
Fecha: 9 & 16 de mayo, domingos + 11:00-12:30
Lugar: ikastola San Nikolas, Algorta
Matrícula: gratis
Número de plazas: 25 máximo
Inscripción: hasta el 7 de mayo
Servicio de guardería: para niños y niñas menores de 5 años (avisa previamente)

2.-Taller de arte: cerámica
En este taller crearemos objetos de tres dimensiones utilizando arcilla. Aprenderemos cómo se trabaja el barro, amasándolo y dándole forma. Para terminar, lo dejaremo
s secar y luego lo pintaremos.

Lugar: Zirri-Marra arte-tailerra: Anboto 2, Getxo (entrada por Avenida del Ángel)
Número de plazas: 12 máximo
Inscripción: hasta el 7 de mayo
Servicio de guardería: avisa previamente
Matrícula: gratis

Edad:
de 6 a 8 años
Fecha: 10 & 17 de mayo, lunes + 18:00-19:30

Edad: de 3 a 5 años
Fecha: 13 de mayo, jueves + 18:00-19:30

3.-Pello Añorga cuentacuentos
El famoso cuentacuentos de Oiartzun viene a Getxo a presentar el espectáculo “Kontu zahar eta berriak”, para mayores y pequeños de entre 5 y 7 años. Pello es un mago de la palabra, un artista que sabe encender la imaginación.

Edad: de 5 a 7 años
Fecha: 20 de mayo, jueves + 18:00-19:00
Lugar:  biblioteca del colegio Zabala, Algorta
Matrícula: gratis
Número de plazas: 50 máximo
Inscripción: hasta el 18 de mayo
Servicio de guardería: para menores de 5 años (avisa previamente)

4.-Fin de semana a caballo
Con Gabri vamos a conocer mejor cómo viven nuestros amigos los caballos. Vamos a limpiarlos, peinarlos, vestirlos, ponerles la silla y sacarlos del establo. En este curso de 2 días, las niñas y niños a partir de 7 años junto con padres y madres, aprenderemos a montar, andar y desmontar; y los más atrevidos podrán andar al trote.

Edad: a partir de 7 años
Fecha: 22 & 23 de mayo, sábado & domingo + 17:00 – 18:00
Lugar: Polideportivo Club Hípico Goierri (Erandio)
Número de plazas: 7 máximo
Matrícula: gratis
Inscripción: hasta el 18 de mayo
Servicio de guardería: para niños y niñas menores de 7 años (avisa previamente)

5.-Obra de teatro: “Salam”
Para estrechar lazos culturales entre Occidente y Oriente llega una caravana a nuestra plaza de Areeta, invitada por la Ludoteka y Sendi. Haremos una kalejira y con dos beduinos y sus camellos disfrutaremos del arte popular del Magreb, en un escenario improvisado. Tradición y modernidad, un yate y una patera, turismo e inmigración… aquí vive “Salam”, y quiere encontrar la frontera entre estos mundos.

Edad: a partir de 5 años
Fecha: 28 de mayo, viernes + 18:00 – 19:30
Lugar: Ludoteka de Areeta (Plaza de las escuelas)
Matrícula: gratis
Inscripción: hasta el 26 de mayo
Servicio de guardería: para niños y niñas menores de 5 años (avisa previamente)