Azaroak 6. Goiz bat. 28 txirrindulari. Udazkeneko orbel-bideak trenbide zaharrean. Denok euskaraz.

Oso bide laua izan zen. Bidegorriak eta bide berdeak elkartzen dituena; paisaia ederra dauka. Lau tunel zeharkatu genituen, eta batzuek argiak badituzte ere, ez dute beti funtzionatzen; horregatik, bada, bizikletan fokoren bat eramatea komeni da (argirik gabe ere egin daiteke). Oso egokia da hasiberrientzat (Portugaleteko kanposantutik Atxuriagaraino) eta, besterik gabe, paisaiaz eta meatze-industriaren historiaz gozatu nahi dutenentzat. Bizikleta gainean ezin dugulako begiak itxi, baina itxiko bagenitu, garai bateko mea-trenean goazela egin genezake amets.


Ruta en bici 729957 – powered by Bikemap