Ekainaren 18an, larunbata, Euskal kanten tailerra (euskaraz eta gaztelaniaz) antolatuko dugu Aldai patronatuan (karitate kalea 1, Algorta).

Euskarazko abesti batzuk ezagutu eta kantatuko ditugu denok elkarrekin. Euskal Herriko historian murgilduko gara kanten bidez eta Josu Landeta irakasleak abestien letrak itzuli eta azalduko dizkigu. Euskal kanten CD bat etxera eramango dugu opari! Begirale-zerbitzua egongo da umeentzat (aldez aurretik abisatu). Arratsalde pasa ederra izango da, 18:00etatik 20:00etara.

SENDIk antolatuta.