Berbalagunak Errekatxon

Berbalagunak Errekatxon


Egun on! Eskatzen didate kronika idazteko, ez da izango exitoarena, frakaso hutsarena ere ez, ze umore pixka batekin ulertu edo eraman daiteke. Goizegi altxatu gabe, 10:00etan Ansion elkartu ginen eta egia esan, hainbeste jende ikusi nuenean “erresponsabilitatea” lepoan edo lepora igo zitzaidan. Prisarik gabe, Errekatxoko plazara heldu ginen, baina erabaki genuen gerorako uztea kafetxoaren edo garagardoaren plazerra eta aurrera jarraitu genuen. Aldapa aldapatsua eta zalantzak sortzen hasi baziren ere, bide egokitik gindoazela zirudien. Noiz galdu ginen, noiz ez genun bidea ikusi? Batek daki, baina txarto gindoazela ikusita, buelta ematea erabaki genuen, ze abentura nahikoa zen, batez ere ideia etxean jatea zelako. Azkenean, garagardorik gabe ez ginen geratu eta eroso autobusa hartu genuen metroraino. Xedeak beteta, ezta? Euskaraz mintzatzea eta gorputza mugitzea pittin bat. Ondo ibili. Eskerrik asko. (Marta)