Atzo Iban Zaldua izan genuen Uribe Kostako irakurzaleen txokoan. “Biodiskografiak” ipuin-liburuaren inguruan aritu ginen, musika, ipuinak, idazle motak, idazteko tenpusak, gaztaroa eta norbera… hainbat kontu izan genituen, hona hemen jaso ditugun aipuak, zuek ideia bat egiteko:
“Gezurra esango dut inongo dudarik gabe”
“Honelako ariketa gutxi egin da gure literaturan”
“Musikak dauka nahikoa protagonismoa Ibanen lanean”
“Diskoetatik abiatu naiz, horiek izan dira abiapuntua oroitzapenak eta fikzioa nahasteko”
“Asmo esperimentala baina emaitza konbentzionala izan da”
“Musika-entziklopedietan oinarrituta urteen arabera antolatu dut, baina ez da entziklopedia bat, ez da diska onenen bilduma, ezta kuttunena ere”
“Autobiografikoa da, baina aldi berean ez da autobiografikoa”
“Paradisu espirituala, nerabezaroko territorio librea, musika”
Kaixo irakurzaleok!
Liburutegiko blogean ere honen berri eman dugu.
Agur bero bat eta hurrengo hitzordurarte!
Ederra kronika, Ibon, eskerrik asko konpartitzeagatik 🙂 eta hurrengora arte!