Unbera irteera

Unbera irteera


Larunbatean bizikleta-irteera izan genuen, eta kronika hiru hitzetan laburtu daiteke: gogorra baina zoragarria. Eguraldia ezinhobea izan zen, zerua guztiz eguzkitsua zegoen eta 20 graduko temperaturarekin ez daukagu kexarik; hamabost berbalagun bildu ginen pixka bat sufritzeko prest.

Lehenengo aldapak, ikaragarriak izan ziren Umberaino iritsi arte, eta handik aurrera batzuetan beherantza, bestetan gorantza (lo que viene siendo un rompepiernassss) baina edozein momentutan bistak liluragarriak izan ziren.

Nire ustez, nahiz eta gogorra iruditu (perfilean erraza ipintzen zuen, baina gezurra hutsa zen!) merezi zuen eta Dabidi esker, pixkanaka pixkanaka, gure eskualdea ezagutzen ari gara.

Mila esker David! (baina hurrengoa erraza mesedezzzz!!!!!)

Ana Almenaren kronika. Eskerrik asko, zuri ere, Ana!

Hona hemen Dabidek bidalitako argazkiak: