Berbodromoa: euskaraz elkar ezagutu

Berbodromoa: euskaraz elkar ezagutu


Bariku honetan, azaroaren 25ean, Getxon Berbodromoa antolatuko dugu. Baina zer da Berbodromoa? Zer ari gara Getxoko hiru euskaltegiak eta Bizarra Lepoan euskara-elkartea antolatzen euskararen egunaren harira?

Euskaldunok elkar ezagutzeko eta euskaraz berba egiteko guneak sortu eta sustatu behar ditugu, horregatik antolatzen ari gara Berbodromoa. Goizez saio bi eta arrastian saio bat egingo ditugu: 9:00etan, 10:30ean eta 19:00etan. Hirurak Algortako Biotz Alai plazan, bertan karpapean lotuko gara, ordubetez, “word cafe” metodologiaren bidez (laukoteetan ipinita) hiru gai hauen inguruan berba egiteko:
– Getxoko lekurik/gauzarik ederrena eta zatarrena.
– Azaroak 25 emakumearen kontrako bortizkeria salatzeko eguna.
– Euskara Getxon, orain eta bihar.

Informazio gehiago hemen daukazue: http://www.egizu.org/kultura/berbodromoa/