Josi Basterretxea Pologaz hitzordua urtarrilean

Josi Basterretxea Pologaz hitzordua urtarrilean

Josi Basterretxea Poloren “Azken tranbiaren itzala” eleberria proposatzen dizuegu Uribe Kostako irakurzaleen txokoaren urtarrileko hitzordurako. Algortako Aldai Patronatuan elkartuko gara.

Urtarrilaren 26an, 20:00etan lotuko gara Aldai patronatuan (Itxasgane).

1938ko uztailaren 30ean, faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera, hiriburutik hurbil den herri batean, hari bi gurutzatuko dira. Batetik, auto ofizial batean zenbait frankista nabarmen datoz: Augusto Beitia armadore eta estraperlista eskrupulu gutxikoa, eta Miguel María Sasnar, kazetari militar barren ustelekoa; misio ezkutu bat izan berri dute Bordelen, bizirik dirauen gerrak horrelako lan beltzak ere eskatzen baititu oraindik.

Bestetik, haiekin egingo du topo Basabe-Uriarte familiak. Sendi apala, lanaren nekeak eta aitasunaren pozak ahal bezala daramatzana, historiaren protagonista ez baizik haren biktima zaten ohitua. 70 urte geroago, familia horretako kide bat, Jose Santos, etxeko ganbaran ari da, ertakari haiek argitzen eta berrraikitzen, baita bere amodio istorioa bizitzen ere.

Basterretxea eta Mendiguren aurkezpenean. Argazkia: Elkar

Basterretxea eta Mendiguren aurkezpenean. Argazkia: Elkar

Sarean topatu ditugun hainbat kritika, irakurtzeari ekin aurretik:

Bixente Serrano Izko / Berria, 2011-04-10

Javier Rojo / El Correo, 2011-08-06

Ariane Kamio / Gara, 2011-03-02

N. Azurmendi / Diario Vasco, 2011-03-02