Harkaitz Cano Uribe Kostako irakurzaleen txokoan

Harkaitz Cano Uribe Kostako irakurzaleen txokoan


Joan den ostegunean Harkaitz Cano etorri zitzaigun Uribe Kostako irakurzaleen txokora eta, hainbat lekutan legez azkenaldion, “Twist” eleberria izan genuen berbagai.

Hona hemen gorde ditugun zenbait esaldi:

– Irradiazioa, orratzaren puntan gertaera lazgarria dago, eta hor minaren epizentroa. Mina, hasi eta urruntzen da hasierako mina horretatik, irradiazioa urrunera iristen da.
– Arnasa, distantzia luzean aritu behar izan naiz eleberri honekin, ipuinetan ohi ez bezala.
– Izena inportantea da.
– Mosaikoa osatu dut, “relato” txiki askorekin egindakoa.
– Nere posiziotik aritu naiz, ez nuen neutraltasunik kontatu nahi, ez dut nahi. Ekidistantzia, zer da hori?
– Literatura, fikziozko nobela; kontatu nahi izan dut orain arte kontatuta ez dagoena.

Eskerrik asko Harkaitzi; eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei, zuen ekarpenak, galderak eta bizipenak dira irakurzale txoko honen motorra.