Getxoko Kultur Etxeko lagunek eskaintza berezia egin digute Getxoko berbalagunoi “Hil arte bizi” antzezlana ikustera joan gaitezen. Sarrerak batera erosiz gero, 5 eurotan lortu ahal ditugu, martxoaren 29ra (osteguna) bitartean. Interesa baduzu, ipini gurekin harremanetan horretarako.
MARTXOAK 31 / ZAPATUA, 20:00 “Hil arte bizi” antzezlana Areetako Andres Isasi musika-eskolan
Txalo produkzioak aurkeztuta, Iker Galarza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek interpretatuko dute. Sarrerak 10/8 €, Getxoko Kultur Etxeak antolatuta.
Hil arte bizi adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da. Nacho, Angel eta Maria. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada… dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea da?
Zein da zure aukera? Hil arte bizi.
Hil arte bizi heriotzaz hitz egiten duen komedia eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia.
Egunon Rozio, Lander ta Garazi!
Bai, ni gustura joango nintzateke antzezlana ikustera.
Bi sarrera baino ez dut behar.
Beraz, kontatu nirekin.
Behin sarrerak lortuta, nola egin ordainketa?
Musu