Uribe Kostako irakurzaleen txokoan Garazi Kamio andoaindarraren bisita izan genuen martxoaren 28an. Igartza bekaren laguntza izan zuen Garazik “Beste norbaiten zapatak” ipuin-liburua idazteko.
Bideo baten laguntzarekin eman zion hasiera saioari, bere lehenengo irakurle-taldea izan ginenoi, bideo horren bidez eta geroago komentatu genuenaren bidez azpimarratu nahi izan zuen ideietako bat hauxe izan zen: arreta non jartzen dugun, horrek baldintzatzen du irakurketa.
Eskerrik asko Garaziri eta parte hartzaile guztioi.
Leave A Comment