Irrien lagunak bisitatzera goaz asteburu-pasan

Irrien lagunak bisitatzera goaz asteburu-pasan

Maiatzaren 5 eta 6an Irrien lagunen aterpetxera joango gara, eta zuek ere gonbidatu nahi zaituztegu Zerainera. Asteburu-pasa honetan euskaraz bizi nahi dugu gure seme-alabekin, eta aukera eman irrien lagunekin jolastu eta ondo pasatzeko.

Irteera honetara, alde batetik, familiak joango gara, umeak eta gurasoak; eta bestetik, Bapirukeko 5-7 urte bitarteko umeak begiraleekin. Interesa baduzue, emailez (sendigetxo@yahoo.com) edo telefonoz (685 732 963) adierazi eta argibide gehiago emango dizuegu.

Noiz eta non: maiatzaren 5 & 6an Zerainen, Gipuzkoan (larunbata eta igandea)
Norentzat: 5-7 urteko ume euskaldunentzat (gurasorik gabe) & familia euskaldunentzat (edozein adinetako umeak eta gurasoak)
Izena emateko epea: apirilaren 25era arte
Nola: bankuko abonarearekin eta Osakidetzako txartelaren kopiarekin bulegora etorri eta izen-emate orria bete. Euskadiko Kutxa 3035 0108 06 1081032766
Prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideentzat & gurasolagunentzat: 40 € nagusiek & 30 € umeek; lagunentzat: 60 € nagusiek 50 € umeek; Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek 10 €
Non: Bizarra Lepoan euskara elkartean, Martikoena kalea 16, 2.solairua – 4.bulegoa, Algorta.

Antolatzaileak

Bizarra Lepoan: Getxoko euskara elkartea gara eta 16 urte daramatzagu euskararen erabilera sustatzen. Bapiruke, GEHItu kirola eta GEHItu kultura dira gure egitasmo nagusiak. Herriko euskaltegiekin batera Egizu elkartea osatzen dugu.

SENDI: Proiektu hau Getxoko Udalaren eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da. Gure helburua da Getxoko 2-12 urteko umeek, euren gurasoek eta familiakoek euskara ikasi eta erabiltzea.

Info +: 94 491 03 87 / www.bizarralepoan.org / info@bizarralepoan.org / 685 732 963 (Sendi)