Kontsumo arduratsuaren taldea martxan jarri genuen orain dela urte eta erdi, baina ez genuen ezagutzen Sonia Ingunza gure ekoizle nagusiaren lantokia. Asteburu honetan joan ginen bisitan 20 lagun baino gehiago Areatzako Asterria Biora, eta bertan Soniak, Iñigok eta Iratik ongietorri ederra egin ziguten eta azalpen mamitsuak eman zizkiguten ortu, nekazaritza, barazki eta abarrei buruz. Etxera joan aurretik ondo betetako mahai baten inguruan egon ginen, janean, edanean eta ezin giro hobean. Mila esker, Sonia eta familia!
Oharra: kontsumo arduratsuaren taldean leku bat libre dugu orain. Animatzen bazarete…
kaixo rozio ta egizu taldea,
zer moduz?
ikusten dut kontsumo taldean leku libre bat dago, eta interesatzen zaigu asko, soniarekin hitz beharko nuke? ba alduzu beren telefonua?
eskerrik asko!
muxu bat,
izaskun
Kaixo, Izaskun, gure kontsumo-taldeko Leirek idatziko dizu taldearen berri emateko, eta familian animatzen bazarete, primeran!
Egongo gara 🙂