Euskal Herri osoko berbalagunon jaiaren zazpigarren edizioa ospatzeko gero eta gutxiago falta da, aurten, gainera, etxe ondoan dugu: Santurtzin ekainaren 2an (larunbata).
Bazkarira joango garenon zerrenda osatzen ari gara, nortzuk animatuko zarete?
IZENA EMATEKO: 619 935 541 (Rozio) // 616 885 165 (Garazi) // egizugetxo@gmail.com
Behin guri esanda etorriko zarela ingresoa egin behar duzu (20€) Egizuren kontu-korrontean: 3035 0067 66 0670062588 (Euskadiko Kutxa)
Datorren astean bazkariaren transferentzia (20€) egin behar diegu antolatzaileei, astelehenean Egizuren kontuan egon behar da denon dirua.
Animatu eta esan!
Menua: oilasko paella, txahal–masailak txanpiñoi eta patatak parisko erara , postrea eta kafea (20€). Zeliako eta begetarianoentzat menu berezia eskatu daiteke. Umeentzako menua 10€ren truke.
MINTZA EGUNEKO EGITARAUA
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, Santurtziko portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa
… eta sorpresa gehiago!
Erdu geugaz, berbalagun taldeko kideegaz edota lagunegaz 😉
Leave A Comment