Rai Bueno ipuin-kontalariaren saioa

Rai Bueno ipuin-kontalariaren saioa

Maiatzaren 14an Andra Mari ikastetxeko liburutegian Donostiako Rai Bueno idazle eta ipuin-kontalaria egon zen gurekin. Hogeita hamar bat lagunen aurrean urruneko istorio harrigarriak kontatu zizkigun ume zein nagusioi. Eta tarte ederra pasa genuen, benetan! Eskerrik asko Rairi, parte-hartzaile guztiei eta Andra Mariko lagunei.