Sendi proiektuaren barruan, Hazibideak ekimena jarri nahi dugu martxan. Gure helburua xumea da: atxikimenduaren teoria oinarri hartuta, errespetuan eta maitasunean oinarritutako hazkuntza eta harremana sustatzea, eta horren inguruan ikasi, hausnartu eta eztabaidatzea, euskaraz. Horretarako, bi atal landu nahi ditugu: hitzaldiak eta taldea.
Hitzaldiei dagokienez, joan den maiatzaren 17an egin genuen lehena, heziketa sortzaileari buruzkoa, eta Benja Barandalla izan genuen hizlari. Horretaz gain, gure asmoa da datorren ikasturtean beste hitzaldi batzuk antolatzea hainbat gairen inguruan: gurasoen eta umeen arteko komunikazioa, adimen emozionala, haurtzaroko oinarri sendoak…
Taldeari dagokionez, berriz, gure asmoa da aurkezpen-bilera-merienda egitea datorren ekainaren 11n, asteartea, 18:00 Algortako Aldai patronatuan, gai honen inguruan interesa dugunokin. Bilera horretara proposamenak eramango ditugu hitzaldien gaiak aukeratzeko eta taldearen funtzionamendua zehaztuko dugu denon artean (maiztasuna, ordutegia, non geratu, umeak…). Etortzeko asmoa baduzue, mezu honi erantzun eta umeak ekarri nahi badituzue, ongi etorriak izango dira.
Leave A Comment