Larunbat honetan, ekainaren 15ean, izango dugu Astronomia berbatxangoa, gauez antolatzen dugun lehena izango da. Durangoko Astronomia Ikasgelan astroen munduan sartuko gara: gelan dauden maketa eta proiekzioen bidez, hainbat gai azalduko dira: ilargia, eklipseak, eguzki-sistema, izarrak; bitxikeriak, gure galderak eta proposamenak ere hartuko dira kontuan, eguraldi ona egiten badu, ilargia eta Saturno (agian Artizarra ere) ikusiko ditugu zuzenean, teilatuan dagoen behatokitik, teleskopio baten bidez. Izena eman lehen bai lehen, 40 lagunentzako lekua besterik ez dago-eta!
Ondo dakizuenez, berbatxangoak Sopelako Aitxu elkarteko kideekin eta Erandioko Berbots euskara-elkarteko lagunekin batera antolatzen ditugu. Irteera hauetan edozein euskaldunek har dezake parte. Gure helburuak dira Sopela, Erandio eta Getxoko euskaldunok elkar ezagutzea, berbalagunon arteko zubiak eraikitzea, eta eskualdean dugun ondareaz jabetzea (naturala, historikoa, arkitektonikoa, kulturala…) beti ere euskararen bidetik.
Noiz: ekainak 15, larunbata
Irteera: 19:00etan Sopelako elizaren aurrean, 19:15ean Algortako Telepizzan, 19:30ean Erandioko gasolinoan
Nora: Durangoko Astronomia Ikasgelan astroen munduan sartuko gara.
Buelta: 10:30ean Durangotik irten
Txartela:2€
Aldez aurretik eman izena zure herriko elkartean:
Sopelan: aitxuizuba@gmail.com / 603 894 364
Erandion: www.berbots.org / berbots@gmail.com / 630 404 171
Getxon: www.egizu.org/ egizugetxo@gmail.com / 619 935 541 / 616 885 165
Anima zaitezte! Euskara eta kultura, gozatzeko moduko altxorrak.
Hizlaria: Esteban Esteban (Durangoko Izar astronomia taldeko kidea)
Leave A Comment