Apurka-apurka hasi dira martxan jartzen berbalagun-taldeak Getxon. Aurreko urteetan sortutako taldeak irailaren amaieran eta urrian zehar hasi dira ostera ere elkartzen, jende berria talde berrietan azaroan hasi da, hasten ari da. Eta urtero legez badator eguna hainbat taldetako berbalagunak elkartzeko, elkar ezagutzeko, informazioa jasotzeko eta tarte atsegina pasatzeko.
Azaroaren 14an, 19:30ean, Torrene kaleko 3. zenbakian (iazko lokala) egingo dugu ikasturteari hasiera emateko merienda. Animatu zure berbalagun-taldekoak eta koadrilan etorri!
Noiz: azaroaren 14an, osteguna, 19:30ean
Non: Algortako Torrene kalea 3 (Merkatu aurrean)
Zer: jana, edana, musika, kantuak, aurkezpena, konpainia ezin hobea… eta sorpresak!
Oharrak:
1) Etortzekoa bazara, konfirmatu.
2) Merienda denon artean egingo dugu, edariak edo pikoteoa ekarri (enbutidoak, patatak, fruitu lehorrak, tortillaren bat…), ados?
Asier, Garazi, Lander eta Rozio
Leave A Comment