Urteroko hitzordurik desiratuenetakoa hemen dugu: sagardotegira joateko eguna. Beti bezala, bazkaltzera joan aurretik kulturarekin lotutako bisita bat egingo dugu; eta bazkaldu ostean, parranda egiteko egiteko aukera egongo da.
Hementxe duzue plana:
Martxoaren 22an, larunbatean:
9:45ean Algortako Telepizzan
10:15ean Santutxu (Txurdinagako kiroldegian)
12:00etan Igartubeiti baserrira bisita (tartetxoa izango dugu lehenago pote bat hartzeko)
14:30ean Altzagako Olagi Sagardotegia
18:30ean Hernanin arratsaldepasa (poteoa, parranda, turismoa…)
20:30ean Hernanitik irten
*parrandazaleek aukera izango dute Deustuko jaietan geratzeko
Oharrak:
– Prezioa: 38€ (bazkaria eta autobusa) + 2€ (bisita egin nahi duenak)
– Izena emateko: lehenbailehen! 685 732 963 / 619 935 541
– Behin izena emanda dirua ingresatu, zure izen-abizenak ipinita, hemen: Euskadiko Kutxa 3035 0067 66 0670062588
Leave A Comment