“Elikadura-subiranotasuna eta kontsumo-taldeak” izango du ardatz antolatzen ari garen mahai-inguruak. Otsailaren 20an elkartuko gara 20:00etan Azebarri kultur elkartean (Euskal Herria kalea 16) Sonia Ingunza, Iñaki Urkijo eta Mikel Kormezana EHNEko kideak entzutera. Agroekologiaz, bertako produktuen kalitateaz eta baserritarren eta ekoizleen etorkizunaz berba egingo dute.
Kontsumo-talde euskalduna dugu martxan Algortan, Sonia Ingunza da gure baserritarra eta bera etortzen da hilean birritan hainbat produkturekin, informazioa nahi baduzu parte hartzeko aukera ona da elkar ezagutzeko eta proiektura gerturatzeko.
Horren ostean, afari ekologikoa prestatuko dugu, 10€ inguruko prezioa izango du afariak. Afaltzen geratu nahi baduzu deitu telefonoz edo idatzi gure zenbakietara: 615790831-azebarri@gmail.com, 644277155-egizugetxo@gmailcom.
Leave A Comment