Bidegorrian

Bidegorrian

2014ko bigarren bizikleta-ibilbidea datorkigu, Arraiz mendia, asteburu honetan izango dugu hitzordua, hotzari aurre egiteko bizikleta gainean eta konpainia ezin hobean, animatuko zara?

Eguna, ordua eta lekua: Otsailaren 15ean, larunbata,
Fadurako aparkalekuan: 9:00
Portugaleteko Zubi eskegian: 9:20
Zorrotzako Kiroldegian: 9:45

Ibilbidea:
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=19154

Kilometro-kopurua: 43km Metroa bidean dago itzultzean.
Zailtasuna: ertaina. Igoera du etapak, leuna, baina badu.

Oharra: hotzarako arropa eta ordezko piezak eroan. Etapa eta perfila aztertu.
Harremanetarako telefonoak: 652 73 54 45 / 685 732 963

Bilboko gerrikoko mendi batera igoko gara. Ezohiko bide batetik gainera, Done Jakue bideari jarraiki, Kastrexanatik gora, Kobeta mendira eta handik Arraizera. Malda lasaia, belarditik eta gero lurrezko bidetik. Hiritartuta dagoen mendi batera igoko gara, eta gainera inguru ez naturalera, inguru honetan errauskailua, konpostegia eta industriagune txikiak baitaude. Bilboko ikuspegi paregabeak, nahiko gutxi igota. Eta hiriko auzo ezezagunenak (Kastrexana, Masustegi…) ikusteko abagunea edukiko dugu. Ibilbidea gainera, Bilboko eraztun berdearen zatia da. Lehen Kobetamendira igoko gara, eta gero, bide erraz baina haizetsutik, Arraizera.