Ezagutzen duzu eskualdeko herriren bat non bertako toponimoa eta santa zaindaria enpresa-gizonek erabaki dituzten? Eta auzokide guztiek arbaso kanpotarrak dituztena? Bada, herri hori hemen alboan duzu, Itzubaltzeta-Romon.
Datorren igandean, apirilaren 6an izango dugu udaberriko lehen Berbatxangoa; “Itzubaltzetan, Romok 90 urte” izeneko txangoan pasa den mende hasieran eraikitako Etxe Merkeetatik gaur egungo gaztetxerainoko ibilbidea egingo dugu, tartean kultur-jarduera guneak eta eraikin interesgarriak bisitatzeaz gain, aspaldiko ohiturak, herri-historia eta hamaika bitxikeria ezagutuko ditugu.
Gure gidariak txango honetan Aitor eta Iñigo Fernandez de Martikorena itzubaltzetarrak izango dira, gure eskualdeko hainbat saltsatan dabiltzanak, eskerrik asko eurei herriko lehio hauek zabaltzearren.
Irteera honetara ere metroz joango gara eta Areetako metro geltokian elkartuko gara goizeko 10:30ean. Baina nork bere herrian ere elkar topatzeko aukera izango dugu:
Sopelako metro geltokian: 10.07an
Algortako zein Erandioko metro geltokian : 10.15ean
Areetako metro geltokian 10:30ean
Izena eman zure herriko elkartean eta aprobetxatu aukera eder hau 🙂
ERANDIO: BERBOTS! berbots@gmail.com 634 410 575
GETXO: EGIZU! egizugetxo@gmail.com 619 935 541
SOPELA: AITXU! aitxuizuba@gmail.com 603 894 364
Leave A Comment