Ikastaroa: ongarriak eta plagen kontrako erremedio naturalak

Ikastaroa: ongarriak eta plagen kontrako erremedio naturalak

Areitz soroa taldeko lagunen eskutik ondoko ikastaroa antolatuko dugu maiatzaren 17an, larunbata. Nekazaritza ekologikoa lantzen dugu sOrtuak proiektuan, eta urtero formazio saioren bat egiten ahalegintzen gara. Ikastaroan edonork eman dezake izena, norbaitek diru-arazorik badu 12€ko matrikula pagatzeko jarri gurekin harremanetan. Izena emateko: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com, leku mugatuak dira.

Ikastaroa: ongarriak eta plagen kontrako erremedio naturalak
Maiatzak 17, 5 orduko saioa 12€ (langabetuak 0€)
Areitz soroa taldeko lagunen eskutik
Izena emateko: 644 277 155 egizugetxo@gmail.com

sOrtuak
Ortu ekologiko euskaldun eta autogestionatuak Getxon; nekazaritza, elikadura, harremanak eta hizkuntza bizi!
Parte hartu gura baduzu, jarri gurekin harremanetan: 644 277 155 / egizugetxo@gmail.com