Urtero bezala, azaroaren 5ean berbalagun taldeen aurkezpena izango dugu Algortako Villamonte kultur etxean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Berbalagun guztiak gonbidatuta zaudete eta baita proiektua ezagutu nahi duen edonor ere. Egunean bertan meriendatxo bat egingo dugu eta jarraian aurkezpena egingo dugu. Bukatzeko Udagoieneko Osterak, UK aldizkariak eta Egizuk elkarlanean antolatutako Garirekin solasaldia izango dugu entzungai. Gari Euskal Herriko musika talde mitiko baten abeslari ezaguna da, Hertzainak taldeko abeslaria hain zuzen ere, eta berarekin UK aldizkariko kazetari baten eskutik solasaldia antolatu dugu.
Animatu eta parte hartu datorren azaroaren 5erako antolatuta daukagun aurkezpen meriendara eta ez ahaztu jateko detailetxo bat ekartzen.
Leave A Comment