Itxas Argia: Kantari kanta egitasmoa martxan

Itxas Argia: Kantari kanta egitasmoa martxan

Patxi Lasa berbalagun nekaezinaren gonbidapena jaso dugu Itxas Argia elkartean martxan ipiniko duten “Kantari kanta” ekimenarekin. Kantuzalea bazara hemen duzu aukera hilean birritan saioetan parte hartzeko. Hementxe duzue Patxiren mezua:

“Hilabetero, lehenengo eta hirugarren ostiraletan, Itxas Argia elkarteko lokaletan (Iturribide 24), arratsaldeko 7:00etan kantatzeko aukera. Ez gara profesionalak. Kantatzea gustokoa dugu. Zuk ere? Anima zaitez eta ongi etorria izango zara. Hilabetean behin kalez-kale ibiliko gara”

Animatu, eta zalantzarik baduzu deitu guri (644 277 155) edota emaila bidali (egizugetxo@gmail.com) eta Patxi Lasaren kontaktua pasako dizugu.