BAZATOZ MENDIRA? Txorimalo gaztetxearen eta Egizutarron artean gonbidatu nahi zaituztegu mendira datorren azaroaren 22an. Orixol mendira igoko gara eta hango baso ederrez gozatuko dugu udazken bete-betean. Zer, animatuko zarete?
NOIZ: Azaroak 22, zapatua, 8:00etan
NON: Fadurako parkinean lotuko gara
Kotxea ekartzeko prest?
IZENA EMATEKO: egizugetxo@gmail.com / 619 935 541 (Asier)
IBILBIDEAREN EZAUGARRIAK:
ORIXOL 1.128M / IZPIZTE 1.057M (nahi dutenak igotzeko baina igual ez gara denok haraino ailegatuko)
DESNIBELA ORIXOLERAINO: 440M
DENBORA ORIXOL EGITEKO: 1H ETA 45 MIN
ZAILTASUNA: GUTXI
IBILBIDEAREN AZALPENA: Kurutzetan dagoen parkinean hasiko gara ibiltzen, handik bide bat dago malda txiki batekin, basora sartu arte. Hortik aurrera asko leuntzen da. Bidean zehar baseliza batera ailegatuko gara.
Leave A Comment