Azaroaren 16an urteko azken Berbatxangoa egin zen. Honetan, Sopela, Getxo eta Erandioko parrokia zaharrak bisitatu genituen. 18 lagun batu ginen eta gidaria Jesus Muñiz aditua izan zen. Gai klasikoa izan arren, Uribe Kostako elizak, hainbat ikuspuntutatik jorra daitekeenez, gauza berri asko entzun genuen.
Sopelako San Pedron, elementu higikor batzuk ikusi genituen, batez ere, zilarrezko materiala, (Eliz Museoan dagoena). Getxokoan elizako sakristian erretaulako zati batzuk, geratzen direnak, eskulturak eta korupeko kapitel erromanikoak azaldu zizkigun Muñizek. Erandiori dagokionez, arkitektura konplexuagoa duenez, elizaren eboluzioa erakutsi zigun.
Eguraldiak errespetu gintuenez, (jainkoaren interbentzioa akaso) kanpoko azalpenak disfrutatu genituen, nire ustez, interesanteenak barrukoak ziren arren.
Aurkezpenari dagokionez, Muñizen espezialitatea eskultura da; beraz, horri buruzko azalpen asko eman zigun. Eskultura zaila da; elizakoa bada, gehiago. Baina, ondo azaltzen diren kontuak ondo ulertzen dira eta hobeto baloratzeko balioko dute, dudarik
gabe.
Zerbait azpimarratzeko, agian, zilarrezko kopoia izan zen, XVI. mendeko zilargile bilbotarrak egindakoa. Pieza museoan badago ere, balorea eta kuriositatea bistan geratu zen.
Laburbilduz, itxiera ona udazkeneko berbatxangoarentzat. Espero dugu hurrengoak ere udazkenekoak bezain interesgarriak izatea.
Mario Urruna
Kronika Mariorena eta argazkiak Vicoriarenak, eskerrik asko bioi eta baita parte-hartzaile guztiei ere!
Hemen duzue Victoria Bengoak egindako argazkien albuma: https://www.flickr.com/photos/vicbengoa/sets/72157649133258148
Leave A Comment