Sopelara heldu da argIHIzkiak lehiaketaren erakusketa, urtarrilaren 18ra arte aukera duzue Kurtzion 10 argazkiez eta 20 testu laburrez gozatzeko. ArgIHIzkiak testu laburren 3. edizioa da aurtengoa, denok zaudete gonbidatuta, literatura eta argazkigintza maite dugunontzat ezinbesteko hitzordua.
Hirugarren edizio honetako 10 argazkilariak Barrika, Leioa, Sopela, eta Getxoko profesionalak eta zaletuak dira: Garikoitz Bilbao Bollada, Endika Martinez Alboniga, Andoni Berriotxoa Gabiria “Lubaki”, Alfredo Aldai Ugarriza, Mikel Martinez de Trespuentes, Asier Mentxaka Zalbidea, Zuriñe Unzueta Muñoyerro, Victoria Bengoa Ruigomez, Jon Astorquiza del Val eta Ana Gonzalez Herrero.
100dik gora testu jaso dira Hego Euskal Herriko lurraldeetatik. Testu gehienak Bizkaitik eta Gipuzkoatik jaso ditugu, baina baita Arabatik eta Nafarroatik ere.
argIHIzkiak lehiaketaren erakusketa Sopelan
Noiz: Urtarrilaren 7tik 18ra.
Ordutegia: astegunetan 11:00tik 14:00etara eta 16:00tik 20:00etara; eta asteburuetan 11:00tik 14:00etara eta 17:00tik 20:00etara.
Non: Kurtzio kultur etxea, Sopela.
Antolatzaileak: Egizu eta UK aldizkaria (HIRUKA)
Sopelan Aitxu elkartearen eta Uribe Kostako Mankomunitatearen laguntzarekin aritu gara. Eskerrik asko!
Leave A Comment