Bizikleta-taldea elkarrekin

Bizikleta-taldea elkarrekin

Gaur goizean irten eta hementxe ditugu argitaratuta kronika eta argazkiak, a ze tropel fina gurea. Eskerrik asko, Da2d eta konpainia, bizikletara igo barik ere zuekin konpartitzen ditugulako irteerak.

————————–

Animatuegi zegoen tropela, bederen birtualki, ezetz esateko… Nahiz eta eguraldi iragarpenek euria eta elurra zetozela esan! Gauez barra-barra eta esnatzean mantso… whatsappa bor-bor, baietz, atera nahi zutela txirringaz… eta nire bi amigdalak hobeto ezetz… baina en fin… aste osoa giltzapean… kirola egin behar!

Eta horrela abiatu nintzen Portugaletera, hodeipean, baina tenperatura gozoaz.

Han zegoen, betiko legez lehena, Inaki (eta bere kamera), eta sorpresa bi, Aritz eta Argi, berriak, edo sasiberriak, baina lehenengo aldiz taldean. Eta Zubitik igarotzen ari zen tropela… denetara 13, negu gorrian, eta deialdiko finko batzuk etxean bero-bero utzita, hobetzen ari gara : )

Eta beste bi ezusteko: Asier eta Jon, berriak, eta sorpresa, “Ibilbideak”en bidez jakin dutela deialdiarena!! Aizue, bazen garaia “Ibilbideak Bozgorailuak” Egizuri oparia ekartzeko! ; )

Borobila, aurkezpena… eta go, go!! 5 minututan izen berriak ahaztuta, ez dut erremediorik :\ eta aurrera, gora… Portugalete atzean utzi bidegorritik… ostarteak gainean… Gallartara heldu eta tantta batzuk… oi ama….. ba, 2 minutuz! Goazen aurrera! eta bagoaz, gabonetako gantza kentzeko gogoz etorri dira asko… zelako erritmoa. Abanto, Muskiz, bide berdea, bikote berria atzean geratzen zaigu… Zer arraio? Bizikleta trukatzen ari dira hauek! Kooperazioa ona da.

Di-da, Galdames, artaldeak pintxo eske…taberna bat alboan, ez, beste bat igarota, ezetz….zer gogorra den seme-alabak edukitzea! ; ) aurrerago hartuko dugula, zuen onerako karaio! :9

Bidegurutzean zain

Bidegurutzean zain

Humaran mendatea zain dago eta batzuk zalantzatan, itzuli… ¿?¿? taldeak konbentzituta aurrera, fidatu dira lehenengoan… eta aspaldiko partez tropela bidegurutzeetan gelditurik…. hau egun arraroa!

Beno, ba Humaran igarota, han zegoen zaldia zain, eta eguzkia berotzen, edo zerbaitengatik berotu zaigu zaldia… hobe jaistea eta pintxoak hartzea, usadio onak ezin galdu.

Bizikleta-taldea eguzkitan

Bizikleta-taldea eguzkitan

Behera! eta hamaiketakoa hartzeko, gora! baina oinez eskaileretatik. Gueñesko geldiuneak indarberritu du taldea, ekipean dena bikain.

Eta Cap de Aigua ibaiari egingo diogu men eta bere alboetatik ibiliko gara Bilborantz. Gallarraga eta Ganekogortan elurra, bazen garaia bestalde.

Tropela

Sudupe, Cuadra, Zaramillo, Arbuio… eta Alonsotegira heltzerakoan Kadagua indartsu topatu dugu haitzen artean.

Berirro ere, borobila ixteko zorian gaudela, Barakaldon tropela desegiten hasiko zaigu. Eskumakoek bai, horiek itxiko dute, baina aldez aurretik Barakaldoko itsasadarreko paseoa ikusi behar.. eta gero Sestao, labeak, olak….. eta itsasoa. C’est finie.

Otsailean gehiago! eta Iñakiren bideoaren zain …

Argazki guztiak hemen: https://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157649926145740/show