Iluntzar

Urtarrila pasata, bada garaia mendira joateko! Oraingoan Ungari mendi taldekoak gurera batuko dira, beraz, Txorimalo, Ungari eta Egizutarrok elkarrekin euskal herriko mendiak ezagutzera abiatuko gara.

Oraingoan Iluntzar bisitatuko dugu, mendi bizkaitarra. Nabarnizetik abiatuko gara eta ordu eta laurdeneko igoera daukagu tontorreraino (726m).

Irteeraren data otsailaren 14a da, larunbata, eta betiko moduan, Fadurako parkinetik irtengo gara.

Izena emateko 619935541 zenbakira deitu edo egizugetxo@gmail.com emailean mezu bat bota. Kotxea ekartzeko aukera badaukazu mezuan esan.

Animo mendizale hori!!!