IMG-20150227-WA0000
” Goizeko 9etan geratu ginen Fadurako parkinean (hurrengo batean baserri tabernan geratzeko ohiturari eustea proposatu zen), eta normalean Ungariri dagokion puntualitatean baino arinago batu eta irten ginen (Egizu eta Txorimaloren efektua izan daiteke hau) Nabarniz aldera. 8 lagun batu ginen, 8 lagun eta 2 txakur, eta 2 kotxetan euripean joan ginen Iluntzarreko tontorra zapaltzeko nahiarekin. Behin hara helduta, mendiko botak jantzi eta ordu ta laurden inguruko goranzko ibilaldia egin behar izan genuen tontorrera heltzeko. Goian haizea, hotza eta euriaren ondorioz ezin izan genuen askorik gozatu, eta a toda letxe jaitsi ginen beheraka berriz ere. Behin herrian, arropaz aldatu eta salda eder bat hartu genuen bertako tabernan. Kotxetan berriz ere montatu eta 15ak aldera algortan ginen berriz ere, mendi irteera burututa.”

IMG-20150227-WA0001